215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Piedramillerako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela eta lau urterako bete behar direla.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialaren Lege Organikoan araututa daude, eta honako hauek dira:

Espainiarra izatea.

Adinez nagusia izatea.

Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Piedramilleran, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2213796