215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela plantilla organikoa aldatzeko espedientea, Musika Eskolan gaita eta danbor irakasle lanpostua sartzeko plantilla organikoan.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2213923