215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza, desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2022ko urriaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Odietako udalerriko "Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza". Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2213654