215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2023rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2022ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, bitarteko direla zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (lege horren testu indardunaren arabera).

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Erripan (Odieta), 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2213653