215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2023ko lan-egutegia

Odietako Udalak, 2022ko urriaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko asteguneko jaiegunen egutegia; halaber, 2023an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

Urtarrilaren 6a, ostirala: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

Urtarrilaren 17a, asteartea: San Anton.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

Uztailaren 25a, asteartea: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a, asteartea: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a, osteguna: Espainiako jai nazionala / Pilareko Ama Birjina.

Azaroaren 1a, asteazkena: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a, asteazkena: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a, ostirala: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 5:30 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Betiere, 2023rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2213649