215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Melidako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko azaroaren 17an:

"Jarraikiz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat datozenei (errege dekretu haren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak uztea Iñigo Erdociain Garde lehen alkateordearen esku, 2022ko urriaren 25etik azaroaren 18ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Iñigo Erdociain Garderi jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Melidan, 2022ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2213680