215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2022ko plantilla organikoan.

Onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuarekin.

Kasedan, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2213967