215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko urriaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Zenbakia plantillan: 10.

Definizioa: zerbitzu anitzetako langileak. Garbiketa eta laguntzaileak.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta/edo bizilagunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Berbintzanan, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2213920