215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGIÑANOKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Kontzejuak, 2022ko irailaren 16an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

ERABAKIA:

Hasiera batez onestea Argiñanoko mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea interesdunen eskura egonen da Argiñanoko Kontzejuaren Idazkaritzan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, epe horretan erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez bada.

Argiñanon, 2022ko irailaren 19an.–Kontzejuko burua, Daniel Bujanda Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2214311