215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumenak bereganatzea

Altsasuko Udaleko alkateak, 2022ko urriaren 19an, ebazpen hau eman zuen:

"ALKATETZAREN 1692/2022 EBAZPENA, urriaren 19koa, zeinaren bidez bereganatzen baita To­kiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako ahalmena.

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

Altsasuko Udalak kontratu bat adjudikatu nahi du Eguberrietako kanpo-argiztapeneko apaingarrien hornidurarako.

Arrazoi teknikoak direla eta, komeni da Alkatetzak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa).

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako ahalmena, behar den kontratua adjudikatzeko, Eguberrietako kanpo-argiztapeneko apaingarrien hornidurarako.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Administrazioaren egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita".

Altsasun, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2213906