215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatea Nafarroatik kanpo egoen denez, bere karguari dagozkion lanetan, lehen alkateorde Luis-Ramón Ciordia del Portilloren esku utzi ditu alkatetzaren eginkizunak, 2022ko urriaren 19an eta azaroaren 4an, 5ean eta 6an, indarrean dauden legeak betetzeko, eta udalerriaren beharrei ahalik eta azkarren erantzuteko.

Eskuordetze horrek ondorioak izanen ditu ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari eta harekin bat datozenei (aipatutako erregelamendua onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Allon, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2213780