215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, Miguel Sainz Alcozek y Agropecuaria Granada SLk Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren aurka jarritako 000318/2022 prozedura arruntean. Erabaki horren bidez, Corellako herri-ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak onetsi ziren (2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa).

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali behar da 000318/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori Miguel Sainz Alcoz jaunak eta Agropecuaria Granada SLk jarrri zuten Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren Corellako herri-ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak (2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira.

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko urriaren 19an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2213931