213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2022 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, proiektu hau behin betiko onesten duena: "PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 12ko 61/2022 Foru Aginduaren bidez behin-behinean onetsi zen "PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)", eta jendaurreko epea abiatu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea honako proiektu hau: "PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)"; haren aurrekontua 1.315.198,83 eurokoa da (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. "PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2022ko abenduaren 13an Ezkabarteko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Ezkabarteko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko urriaren 11n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

"PA-30 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko proiektua Arren (Ezkabarte)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

EZKABARTEKO UDAL-MUGARTEA

EZ-01

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

94

15

751A

Larreak

EZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea)

42

15

851A

PA-30 Iruñeko ingurabidea

EZ-03

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

40

15

634A

Larreak

EZ-04

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

52

15

634B

Ibarbasoa

Ukitutako argiteria zerbitzuak berrezartzea

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ml-m²

DESJ. UNIT.

EUSK.-KUTX.

ALDI BAT. OKUP. m²

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

EZKABARTEKO UDAL-MUGARTEA

EZ-01

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

44

164

2

-

AL

15

751A

Larreak

EZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea)

28

108

2

-

AL

15

851A

PA-30 Iruñeko ingurabidea

EZ-03

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

33

123

2

-

AL

15

634A

Larreak

EZ-04

Arreko Kontzejuaren herri-lurrak

34

127

1

-

AL

15

634B

Ibarbasoa

Iragarkiaren kodea: F2213594