213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen lehiaketa 2022

DDBN (Identif.): 654535.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/654535).

Iruñeko Udalak ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen 2022ko lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

Ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen lehiaketa 2022: Lehiaketa honen xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan, ikaskuntza-zerbitzua hartuta etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa.

Iruñean, 2022ko urriaren 19an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213924