213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Dorreko 5. poligonoko 371. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, 2022ko urriaren 6ko 2022-1221 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren espedientea, Dorreko 5. poligonoko 371. lurzatirako, Carlos Ibarrola Pérezek eta Berta Sánchez Nicuesak sustatua, Javier Remírez Alcalderen eta Sonia Vela Sanzen izenean. Hala ere, behin betiko onespena eman aurretik, sustatzaileari eskatu beharko zaio zuzentzeko honako alderdi hauek: planoetan eta txostenean adierazi beharko dira iparraldeko gehieneko lerrokadurak, beheko solairuko eranskinetarako, garajerako eta leihorik gabeak izanen direnak.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoarekin. Gogorarazten da dokumentua egokitu beharko zaiola Planeamenduko Erregistroan sartu ahal izateko ezarritako formatuari; hortaz, ondorengo izapideetan dokumentua aurkeztuko da 253/2019 Foru Dekretuak ezarritako baldintzak betez.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Carlos Ibarrola Pérez eta Berta Sánchez Nicuesa sustatzaileei, Javier Remírez Alcalderen eta Sonia Vela Sanzen eta aldameneko lurzatien jabeen ordezkari baitira.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2213575