213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Monteagudoko Udalak, 2021eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Monteagudoko lur ondasunen balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Espedientea 20 egunean egonen da jendaurrean, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten interesdunek; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta "https://ayuntamiento.monteagudo.es" web-orrian, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Monteagudon, 2022ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2213603