213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 378., 380., 381.
eta 382. lurzatietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko irailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntual bat Lakuntzako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, 2. poligonoko 378., 380., 381. eta 382. Lurzatien eremuan, Sakana SCI-k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Lakuntzan, 2022ko urriaren 13an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2213602