213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa Udal Planeko S1-U8 unitateko 1. oinarrizko unitatean
(2. poligonoko 640. lurzatia). Hasierako onespena

Irurtzungo Udaleko Alkateak, 2022ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, Ion Ander Luis Lopez de Zubiria jaunak sustatutako xehetasun-azterketari hasierako onespena eman dio. Horren arabera, Irurtzungo Udal Planeko S1-U.8 unitateko 1. unitateari (Beheitiko Erreka kalea 2, 2. poligonoko 640 katastro-lurzatia) dagozkion eraikuntzaren sestrak eta altuerak eta lurzatiaren itxiturak ezartzen dira, eraikuntza topografiara modu koherentean egokitzeko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartzeko aurkeztuko da, hala badagokio.

Irurtzunen, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2213859