213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2002/2022 EBAZPENA, 2022ko urriaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez aldatzen baita errektorearen 2022ko ekainaren 27ko Ebazpena, Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdi osagarria onesten duena. DDBN Identifikazioa: 635977.

2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legeak (2022ko irailaren 6ko BOEn argitaratuak) Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatu du, eta irailaren 7an sartu da indarrean.

Lege horrek funtsezko aldaketak dakartza Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzeko 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdi osagarriaren onuradunekin formalizatu beharreko ikerketa-kontratuetan. Deialdi hori errektorearen 2022ko ekainaren 27ko 1225/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko uztailaren 15eko 141 zenbakidun NAOn argitaratu.

Zehazki, aldaketa horiek ebazpen horren eranskineko 22. eta 30. oinarriei eragiten diete, oinarri horiek dirulaguntzen onuradunekin formalizatuko diren lan-kontratuak ezartzen baitituzte 14/2011 Legeak aldatu aurretik zioen moduan.

Horregatik guztiagatik.

Ikusirik Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Unibertsitatearen Estatutuen 40. artikuluak legez esleitzen dizkidaten eskudantziez baliatuz (6/2002 Lege Organikoa 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen; Estatutuak, berriz, 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta Nafarroako Gobernuak aldatu zituen 2011ko maiatzaren 21eko erabaki baten bidez).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea errektorearen 2022ko ekainaren 27ko 1225/2022 Ebazpenaren eranskineko 22. oinarria eta 30. oinarriaren 1. apartatua aldatzea. Ebazpen hori 2022ko uztailaren 15eko 141 zenbakidun NAOn argitaratu zen, eta aipatutako oinarriek "María Zambrano laguntzaren baldintzak" eta "Margarita Salas laguntzaren baldintzak" arautzen dituzte hurrenez hurren. Hauek dira aldaketak:

22. oinarria.–"María Zambrano laguntzaren baldintzak," honela idatzita geldituko da:

Laguntza horiek lanaldi osoko 12 hilabeteko lan-kontratuen bidez formalizatuko dira, eta zorrotz bete beharko dute Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Plana. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatzen duen 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian daude araututa lan-kontratu horiek (Hamargarren xedapen gehigarria. Aldi baterako kontratazio modalitateak aplikatzeko baldintzak Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren eta Europako funts ez-lehiakorren esparruan). Egonaldiak 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko urtarrilaren 1era bitartean hasi behar du.

Dena dela, salbuespen gisa, eta laguntza hauen jatorria aintzat hartuz, modalitate honetako zuzeneko laguntza ematerik ba ote dagoen aztertuko da.

Laguntzaren zenbatekoa honela banatuko da:

–3.500 euro-ko laguntza lekualdatze gastuetarako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi ondoren ordainduko da zenbateko hori, lehen hileko soldatarekin batera. Laguntzen esleipendunek zuzkidura hori erabiliko dute gaixotasun eta istripu aseguru bat kontratatzeko, beharrezkotzat jotzen badute edo ikastegi hartzaileko egonaldirako nahitaezkoa bada.

–4.000 euro-ko zuzkidura hilean. Hileko zuzkidura horrek barne hartzen ditu Gizarte Segurantzako soldata gordinaren eta enpresa-kuotaren kostuak, unibertsitateak ordaindu beharrekoak. Onuradunek 36.520 euro-ko soldata gordina jasoko dute urtean, legezko aldaketei loturik betiere.

30. oinarria, 1. apartatua.–"Margarita Salas laguntzaren baldintzak," honela idatzita geldituko da:

Laguntza horiek iraupen mugatuko lan-kontratuen bidez formalizatuko dira, eta zorrotz bete beharko dute Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Plana. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatzen duen 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian daude araututa lan-kontratu horiek (Hamargarren xedapen gehigarria. Aldi baterako kontratazio modalitateak aplikatzeko baldintzak Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren eta Europako funts ez-lehiakorren esparruan).

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikerketako errektoreordeari, Irakasleen Gaietarako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Gizarte Kontseiluaren Batzorde Ekonomikoari eta Kontu-hartzailetzari.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 14an.– Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2213899