213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 215. lurzatian.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzak 2022ko martxoaren 3an eman 2022-0312 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Zubiarte 22ko hiri-jarduketarako plan bereziari lotua eta 1. poligonoko 215. lurzatiari dagokiona. Construcciones Auztarri SLk sustatu zuen hitzarmena, 1490/2021 espedientean jasota dagoen testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarri zen eta ez da alegaziorik jaso kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren aurka.

Alkatetzak 2022ko urriaren 10ean eman 2022-1301 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da kudeaketako hirigintza-hitzarmena, nahitaezko lagapen betebeharrak dirutan emateko, Uharteko Zubiarte kaleko 22an dagoen eraikineko (1. poligonoko 215. lurzatia) hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenaren ondorioz.

Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2213683