213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UE I9 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko lehen alkateordeak, 2022ko urriaren 18an eman ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi du Udal Planeko UE I9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Fontellasko Udalak berak eta Andrés Agorreta Arriazuk sustatua; hori guztia, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Fontellasen, 2022ko urriaren 18an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2213815