213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 19. exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Lehen alkateordearen martxoaren 17ko 12/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena I9. exekuzio unitaterako, eta jendaurrean jartzea erabaki, zertarako eta Fontellasko Udalari dagokion aprobetxamendua ordezteko haren diruzko baliokidearekin. Andrés Agorreta Arriazuk aurkeztu du.

Onespen horren iragarkia 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n, baita udal honen egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan ere.

Jendaurreko nahitaezko epean ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez lehenengo alkateordeak, ordezkapenez jardunez, ekainaren 2ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsitzat jo zuen hirigintza-kudeaketarako hitzarmena.

Azkenik, egun berean, formalizatu zen hirigintza-hitzarmena, alderdi interesdunek sinaturik, eta hirigintza-hitzarmenaren erregistroan eta administrazio artxiboan jasota.

Horiek horrela, argitara ematen da kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren testu osoa, behin betiko onetsia eta sinatua, honela dio, hitzez hitz:

Lehenengoa.–Andrés Agorreta Arriazuk eskuratu ditu Fontellasko Udalari dagozkion 711,93 m², Fontellasko Udal Planeko I9 EUren garapenean.

I9 EUren borondatezko birpartzelazio proiektuak hitzarmen honetako aurreikuspenak jasoko ditu.

Bigarrena.–Aprobetxamenduaren prezioa 50 euro/m² da, hau da, 35.596,50 euro.

Hirugarrena.–Zenbateko hori hitzarmena behin betiko onetsi eta hurrengo zazpi egunen barruan ordainduko da, eta birpartzelazio proiektua Jabetza Erregistroan inskribatu aurretik bete beharreko baldintza izanen da.

Fontellasen, 2022ko urriaren 18an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2213788