213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE 14 unitateari (Canasa zenari) dagokion Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen txosten estrategikoa. Onespena

Alkatetza honek, 2022ko irailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

"ALKATETZAREN 48-U/2022 EBAZPENA.

Ikusirik Lizarrako Udal Plan Orokorreko UE 14 unitateari (Canasa zenari) dagokion Hiri-jarduketarako plan bereziaren espedientean jasotako dokumentazioa, eta behin eginik aginduzko ingurumen-agiri estrategikoa, agiriaren edukiari buruz.

Bat etorriz abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen (Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa) eta 17/2020 Foru Legearen (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) xedapen aplikagarriekin, zeinen bidez Udala ingurumen organo gisa eratzen baita ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena) 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Udal Plan Orokorreko UE 14 unitateari (Canasa zenari) dagokion Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen txosten estrategikoa, Geoinnova SLU enpresak prestatua.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila, aipatu ingurumen txosten estrategikoarekin batera, han jasotakoak bete beharko baitira plana gauzatzean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hiri Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Udal Alorrari eta plana idatzi duen lantaldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea ebazpena dagokion espedientean jaso dadila."

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Ingurumen txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213499