213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurzatien desafektazioa, ondotik lagatzeko eta kargak eta zortasunak eratzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko urriaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, osoko bilkurak, 2021eko azaroaren 25ean, hitzarmen bat onetsi zuela 10. eta 11. poligonoetako herri-lurzatiak izapidetu eta ondoren haien erabilera lagatzeko, helburu duena instalatzea Corral del Molino I eta el Montecillo parke eolikoak, "Hibridación FV Corral del Molino I" eta "Hibridación FV El Montecillo" deritzen hibridazioko eguzki-instalazioak eta haien ebakuazio-azpiegiturak.

Ikusirik, 2022ko martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuak foru-interesekotzat jo zuela bost parke eoliko abiarazi eta ustiatzeko enpresa-proiektua, eta horietatik bik Corellari eragiten diotela: "la Senda" (egungo izena: Corral del Molino I) eta "el Montecillo" deritzenek, alegia.

Nafarroako Gobernuaren interesekoa izatearen deklarazioak indarrean segitzen du eta ondorioak ditu harik eta inbertsio-proiektua bukatu arte, eta, beraz, aplikatzekoa da 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko Foru Legea), hots, tramitazio administratiboetan epeak erdira murriztea, barnean dela desafektazio hau.

Ikusirik, 2022ko ekainaren 13an, Renovables del Cierzo enpresak eskaera bat aurkeztu zuela (2451 sarrera-erregistroa), herri-lurrak desafektatzeko, Corral del Molino I eta el Montecillo parke eolikoak egikaritzeko.

Kontuan harturik egin direla txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, horretarako instruitutako espedientean jaso baitira, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ikusirik Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2022ko urriaren 6an emandako irizpena.

Ondokoa ERABAKITZEN DA gehiengo osoz:

Lehenbizikoa.–Hasierako onespena ematea 4.384,9 m²-ren desafektazioari, Ontinar, la Senda eta el Valle alderdietako lurzatietan, 10, 11 eta 13. poligonoetan, honako lurzati hauetan: 11, 12, 14, 15, 31, 45, 58, 61, 62, 63, 64, 66, 67, 82, 54024, 33, 34, 35, 38, 46, 47, 48, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 60, 62, 63, 65, 66,67, 69, 105, 107, 113, 114116, 120, 121, 123, 124, 129, 130, 131, 133,139, 140, 141, 142, 145, 151, 152, 157, 158, 163, 164, 165, 166, 168,169, 172, 173, 174, 175, 176, 178,179,180, 187, 188, 193, 194, 236,237, 238, 239, 240, 244, 245, 272, 273, 274, 282, 283, 284,538, 540, 541, 613, 618, 620, 632, 633, 634, 635. Xedea da lurzati horien erabilera lagatzea Renovables del Cierzo SLU enpresari AZPIEGITUREN INSTALAZIOAK egin ditzan, el Montecillo eta Corral del Molino I parke eolikoetarako, bai eta horien ebakuazio-azpiegiturak, plataforma, zimenduak eta lurzorua haize-sorgailuetarako, monitorizaziorako gailuetarako, aireko linea elektrikorako hegala, zangak eta aldi baterako ukipena.

Bigarrena.–Hasierako onespena ematea herri-lurren 116.245,5 m²-ren desafektazioari, Ontinar, la Senda eta el Valle alderdietan, 10, 11 eta 13. poligonoetan, honako lurzati hauetan: 11, 12, 14, 15, 31, 45, 58, 61, 62, 63, 64, 66, 67, 82, 54024, 33, 34, 35, 38, 46, 47, 48, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 60, 62, 63, 65, 66,67, 69, 105, 107, 113, 114116, 120, 121, 123, 124, 129, 130, 131, 133,139, 140, 141, 142, 145, 151, 152, 157, 158, 163, 164, 165, 166, 168,169, 172, 173, 174, 175, 176, 178,179,180, 187, 188, 193, 194, 236,237, 238, 239, 240, 244, 245, 272, 273, 274, 282, 283, 284,538, 540, 541, 613, 618, 620, 632, 633, 634, 635. Ondoren egikaritzeko zanga-zortasuna, sarbideetarako pasa, aerosorgailuen hegala, garabia muntatzeko plataforma, aerosorgailuak eta lineako hegalkina, beharrezkoa baita aipatutako parke eolikoen proiektuak gauzatzeko. Halaber, onestea 27.861,9 m²-ren aldi baterako okupazioa, ondorio berberetarako eta herri-lurzati eta alderdi berberetan.

Hirugarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren desafektazioa eta geroko erabilera-lagapena, kargak eta zortasunak eratzea eta aldi baterako okupazioa.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, 15 egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean aurkeztu ahal izateko alegazioak edo erreklamazioak.

Bosgarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Seigarrena.–Aurreko tramiteak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko, ondoren erabilera lagatzeko eta kargak eta zortasunak eratzeko.

Corellan, 2022ko urriaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2213630