213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Cabredoko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Cabredoko balorazio txostenaren proiektua.

Bigarrena.–Balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari segimendua egiteko eratzen den batzorde mistorako, Udaleko ordezkari izendatzea Cabredoko alkate Arantzazu Fernández Cayetano, eta Iratxe Arana Valerdi zinegotzia.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Cabredoko balorazio txostenaren proiektua hasiera batez onesteko erabaki hau, bai eta Cabredoko Udalaren web-orrian ere.

Laugarrena.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak). Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta Udalaren web-orrian (https://www.cabredo.es), nahi duen orok aurkez ditzan egoki iruditzen zaizkion alegazioak nahiz oharrak.

Cabredon, 2022ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2213495