213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, 2022an arte eta kultura jarduerak egiteko kultura-erakundeekin lankidetzan aritzeko laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 652945.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/652945).

Burlatako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 4an), kultura-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2022ko ekitaldirako.

Patronatuko Batzarraren Erabakia, 2022ko urriaren 3koa, Burlatako kultura-erakundeekin lankidetzan aritzeko laguntzen deialdia egiten duena 2022an arte eta kultura jarduerak egiteko.

1.–Xedea.

Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako jarduerak ere.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:

–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbuetsita oso herrikoiak izanik, herritar guztientzat direnak, aldez aurretik Kulturako Patronatuak baimenduta.

–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.

–Kultur jardueren sariak, trofeoak eta gauzatan ordaintzeak.

Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 33400-4820001 partidan esleituta daudenak (dirulaguntzak emateko ohiko deialdia). Deialdia burutzeko aurrekontuan kontsignatze aski izan beharko da beti.

2.–Baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.

b) 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.

c) Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.

d) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeei.

3.–Aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Oinarriak Kultur Etxean jasotzen ahalko dira, Patronatuko Batzordean onetsi eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Hortik aurrera, Udalaren webgunean ere (www.burlada.es) egonen dira interesdunen eskura.

3.2. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira Udalaren egoitza elektronikoan edo Burlatako udal-erregistroetan, azaroaren 18ra arte.

Burlatan, 2022ko urriaren 10ean.–Kultura eta Jaien Patronatuko burua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213512