213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 651030.

Bat etorriz Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 240/2022 Ebazpenarekin, zeinaren bidez onesten baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) azpiproiektu hau kudeatzeko plana: Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia; eta Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren aldeko txostena izanik, Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatu du deialdi horren oinarri arautzaileak onesteko.

Nafarroan, SEM azpiproiektu honen helburua da irabazi-asmoa duten eta ez duten erakundeen kultura-jarduera dinamizatzea hiriguneetatik kanpo, kulturaren eskaintza landa-ingurunera hedatzeko. Nafarroarako ezarri da, gutxienez, garatutako 14 ekimenen helburu bat.

Neurri horren bidez, beren jarduera lurraldean garatzen duten kultura-eragileei baliabide ekonomikoak emanen zaizkie 2022-2023 aldian beren egitura eta ehuna sendotzeko, bai eta beste tresna batzuk ere, epe luzerako proiektuen jasangarritasuna errazteko, sektoreko lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko eta hurrengo urteetarako EBk ezarritako helburuekin bat datozen estrategiak diseinatu eta garatzeko, hala nola digitalizazioa, lurralde-kohesioa, aniztasuna eta inklusioa, genero-berdintasuna eta Itun Berdea (Green Deal).

Kultura-sektoreak aurre egin behar dien erronketako bat da ez duela oinarri sendorik industria-, lanbide- eta ekonomia-egituren aldetik; defizit hori bereziki nabarmena da helburu gisa ezarri diren proiektu eta ekimen motetan, oso ahulak baitira beren izaera periferikoagatik. Laguntzen helburua da, hain zuzen ere, gaitasun horiek indartzea eta garatzea, kultura-sektore sendo bat eraikitzeko hirigune handietatik harago, eta, horrela, lurraldeko kultura-jarduera handitzen laguntzea, kultura-jarduera izanik gizartea aldatzeko, dinamizatzeko eta eraldatzeko eragile bat.

Azpiproiektu hau dirulaguntzak emateko urte anitzeko deialdi baten bidez ezartzen da. Deialdi hori norgehiagoka araubidean tramitatzen da.

Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen helburua da 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean Nafarroako landa-inguruneko kultura-ekosistemaren ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua egiten duten proiektuak eta jarduerak ordaintzea.

Horiek tramitatzeko, aplikatuko da 4/2021 Foru Lege-dekretuan xedatutakoa, horren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4609-334107 [PEP: E-22/000461-01]: SEM Hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak

2023

724.650,04

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oinarri arautzaileak, arautzen dutenak Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022ko eta 2023ko ekitaldiei dagokienez

1.–Dirulaguntzen xedea eta aplikazio eremua.

1.1. Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar den laguntzak emateko, norgehiagoka araubidean, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean Nafarroako hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak finantzatzeko.

1.2. Landa-ingurunean egiten edo garatzen diren kultura-proiektuak eta -jarduerak finantzatzeko erabiliko dira laguntzak, Landa-ingurunearen Garapen Jasangarrirako abenduaren 13ko 45/2007 Legean zehazten den moduan. Horrenbestez, deialdi honen ondorioetarako, landa-ingurunetzat hartzen dira gehienez ere 30.000 biztanle dituzten nafar udalerriak, baldin eta kilometro karratuko 100 biztanle edo gutxiagoko biztanleria-dentsitatea badute. Datu horiek kontuan hartzeko, Nafarroako Estatistika Erakundearen 2021eko biztanleria-adierazleak hartuko dira erreferentziatzat (https://administracionelectronica.navarra.es/GN.InstitutoEstadistica.Web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=1). Proiektua udalaz gaindikoa bada, baldintza hori bete beharko da proiektua garatzen den udalerri guztietan.

Lehentasunezkotzat joko dira 5.000 biztanletik beherako landa-inguruneko udalerri edo herrietan egiten diren proiektu eta jarduerak.

1.3. Laguntzak funts hauen babesean finantzatzen dira: Next Generation EB, 2021/241 (EB) Erregelamenduaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Haren barnean sartuta daude, 24. osagaian ("Kultura-industriaren berrikuntza"), 2. inbertsio neurria ("Kulturaren dinamizazioa lurraldean zehar") 1. proiektua ("Hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak") (C24.I2.P1).

Deialdi honetan jasotako laguntzak koherenteak dira neurri honekin, zeinak helburu baitu Nafarroan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak sustatzea. Hala ezarrita baitago Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian, edo CID dokumentuan (Council Implementing Decision), 359. helburuan, haren jomuga kuantitatiboa 400 ekimen dira, 17 autonomia-erkidegoetan sustatuak, 2023ko laugarren hiruhilekoan, eta horietatik 14 Nafarroako Foru Komunitateari esleitu zaizkio.

1.4. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.5. Araudi hau aplikatuko da:

–Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 14koa, Europar Batasunaren Suspertzerako Tresna bat ezartzen duena COVID-19aren krisiaren ondorengo suspertzea laguntzeko (aurrerantzean, Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, abenduaren 14koa).

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gaiari buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

1.6. Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea (DNSH printzipioa - Do No Significant Harm).

Egiten diren jarduketek "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" errespetatuko dute (Do No Significant Harm-DNSH printzipioa), honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen baita, eta hura garatzeko araudia; bereziki, 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa, eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruzkoa, bai eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta haren eranskinean eskatutakoa ere.

2.–Laguntzen helburua.

1. Laguntza hauen helburua da kultura-sektorearen gaitasunak indartzea eta garatzea hirigune handietatik harago, 2022-2023 aldian haren egitura eta ehuna finkatzeko, bai eta beste tresna batzuk ere, epe luzerako proiektuen jasangarritasuna errazteko, sektoreko lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko eta hurrengo urteetarako EBk ezarritako helburuekin bat datozen estrategiak diseinatu eta garatzeko, hala nola digitalizazioa, lurralde-kohesioa, aniztasuna eta inklusioa, genero-berdintasuna eta Itun Berdea (Green Deal). Laguntzen helburua da, hain zuzen ere, gaitasun horiek indartzea eta garatzea, kultura-sektore sendo bat eraikitzeko landa-ingurunean, eta, horrela, lurraldeko kultura-jarduera handitzen laguntzea, kultura-jarduera izanik gizartea aldatzeko, dinamizatzeko eta eraldatzeko eragile bat.

2. Dirulaguntzen lerro honen bidez, piztu gogo dira lurraldearekiko lotura indibidual eta sozialetan sakonduko duten kultura-prozesuak hiriguneetatik kanpo, landa-inguruneetan lan-aukera berriak, enplegu egonkorrekoak eta kalitatezkoak eskainiz kultura-eremuan.

3. Laguntza-lerro honen bidez finantzatuko diren ekintza hautagarriek honako helburu hauetako bati edo batzuei erantzun behar diete:

a) Jarduera, sorkuntza, praktika eta prozesu kultural garaikideak bultzatzea, estuki lotuta komunitateekin eta haien gizarte-, lurralde- eta kultura-testuinguru espezifikoekin, eta sostengua ematea landa-ingurunerako kontakizun, imajinario, irudikapen, estetika, balio eta jarrera berriak eraikitzeko, mundu garaikideak planteatzen dituen erronken testuinguruan, baita balioa ematea eta orainarekin solasean jartzea ere ondarea, ezagutza eta jakintza tradizionala.

b) Landa-ingurunean aritzen diren kultura- eta sormen-sektoreen eta -eragileen dinamizazioa, modernizazioa eta berrikuntza sustatzea, enpleguaren sorrera, profesionalizazioa eta tokiko, eskualdeko eta nazioko sare profesionalak sortzea erraztuz, eta sektore horietan genero-berdintasuna lortzen laguntzea.

c) Inklusioa bultzatzea eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea kultura-jardueran, parte-hartze demokratikorako, ongizaterako, osasunerako eta gizarte- eta lurralde-kohesiorako tresna gisa, arreta berezia jarriz genero-berdintasunerako eta gazteen parte-hartzerako estrategietan eta ikastetxeekiko lankidetzan.

d) Kultura-aniztasuna bultzatzea, bai eta landaren eta hiriaren arteko elkarrizketa eta trukaketa ere.

e) Bultza egitea kulturak Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dien ekarpenari, bereziki ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutakoei dagokienez.

3.–Entitate onuradunak eta betebeharrak.

3.1. Honako hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: erakunde publikoak (toki erakundeen elkarteak barne), irabazi asmoa duten edo ez duten erakunde pribatuak (toki erakundeen mendekoak barne) eta langile autonomoen araubide berezian inskribatutako profesionalak. Ezin izanen dira inola ere onuradun izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa bera, baina bai haren mendeko fundazio edo erakunde publikoak, baldin eta nortasun juridiko propioa badute.

3.2. Diruz lagundu daitekeen jarduera hori hainbat erakundek batera egin behar dutenean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan jaso bezala, honako hauek izan daitezke onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak zein pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik izan ez arren, diruz laguntzekoak diren proiektuak, jarduerak edo jokabideak burutzeko modua badute, edo, dirulaguntza zertarako eman den, egoera horretan badaude, baldin eta laguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

Kasu horietan, espresuki adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituenak. Horretarako, entitateen elkartea eratzeko eredu normalizatua erabiliko da, 2. eranskinean eskuragarri dagoena.

b) Hala badagokio, haietako bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa; denek onuradun izaera izanen dutenez, 7. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen entitatea izendatu beharko da elkartearen ordezkari eta ahaldun bakar. Entitate batek baino gehiagok baldintza beretan hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute ordezkari edo ahaldun bakarra izan dadin.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42.4 artikuluan ezarritako preskripzio-epea iragan arte (lau urte).

3.3. Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.

b) Egunean izatea tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

c) Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

3.4. Dirulaguntza hauetatik propio baztertzen dira Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan helburu bererako partida izenduna duten entitateak.

4.–Aurrekontu-egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.

4.1. Dirulaguntza hauek 724.650,04 euroko gehieneko zenbatekoarekin finantzatuko dira, "SEM Hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak" izeneko A20002 A2500 4609 334107 partidaren kargura, edo 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sortzen den antzeko partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago, dirutan eta denboran honela banatuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002 A2500 4609 334107 [PEP E-22/000461-01] SEM. Hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak

2023

724.650,04 euro

4.2. Proiektuek lortzen duten puntuazioaren arabera emanen dira dirulaguntzak, 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideak aplikatuz.

4.3. Dirulaguntza bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa hogeita bost mila (25.000) eurokoa izanen da, eta gehienekoa hirurogeita hamabost mila (75.000) eurokoa.

4.4. Emandako zenbatekoak ezin izanen du diruz lagun daitezkeen kostuen %80 gainditu, hala xedatuta baitago Kategorien araberako salbuespenari buruzko 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 53.8 artikuluan. Gainerako %20a baliabide propioekin eta bestelako finantzaketa iturri publiko edo pribatuekin ordaindu beharko da. Onetsitako aurrekontua honako honen emaitza izanen da: erakundeak aurkeztutako aurrekontua ken BEZari dagozkion zenbatekoak eta, hala denean, deialdi honetan xedatuaren arabera diruz lagungarritzat jotzen ez diren gastuak.

4.5. Laguntzen gehieneko zenbateko orokorra murriztu eginen da laguntzen onuradunak, 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatu ondoren, 14 baino gutxiago badira, eta, beraz, 1.3 oinarrian ezarritako mugarria lortzen ez bada. Kasu horretan, gehieneko zenbatekoa taula honetan adierazitakoa izanen da:

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTU KOPURUA

GEHIENEZ EMATEKO ZENBATEKO OROKORRA

13 onuradun

699.650 euro

12 onuradun

674.650 euro

11 onuradun

649.650 euro

10 onuradun

624.650 euro

9 onuradun

599.650 euro

8 onuradun

574.650 euro

7 onuradun

524.650 euro

6 onuradun

450.000 euro

5 onuradun

375.000 euro

4 onuradun

300.000 euro

3 onuradun

225.000 euro

2 onuradun

150.000 euro

Onuradun 1

75.000 euro

4.6. Proiektuak onetsitako aurrekontuekin formulatu ondoren, kudeaketa-unitateak proiektuak baloratuko ditu, 9. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

9. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 4.3 eta 4.4 oinarrietan finkatutako diru-muga:

–Unitate kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, partidako diru erabilgarria agortu arte.

–Prozedura honen arabera dirulaguntza lor lezakeen azken proiektuan, eskatutakoa handiagoa baldin bada hura finantzatzeko eskuragarri dagoen zenbatekoa baino, proposamena eginen litzateke dirulaguntza ematea efizientea balitz. Kasu horretan, unitate kudeatzaileak hasieran aurkeztutako proiektua birformulatzeko eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Berregindako proiektuak instrukzio organoaren adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

4.7. Baldin eta, laguntzak eman ondoren, onuradunen batek laguntzari uko egiten badio, eta, horregatik, kreditu nahikoa askatu bada, lehenik eta behin, erabilgarri dagoen kreditua eman zaien eskabideak hartzera bideratzen ahalko da; horretarako baldintza izanen da kreditu hori deialdiaren oinarriak aplikatuz legokiokeen laguntza baino txikiagoa izatea. Bigarrenik, askatutako kreditua beste eskabide batzuei laguntzak emateko erabiltzen ahalko da, baldin eta eskatzekoa den gutxieneko puntuazioa lortu duten eskaerak badira eta ez bazaie dirulaguntzarik eman erabilgarri dagoen kreditua agortu delako. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

5.–Proiektu diruz lagungarriak eta horiek gauzatzeko epea.

5.1. Landa-ingurunean egin edo garatu beharko dira deialdi honen babesean diruz lagundu nahi diren kultura-proiektuak eta -jarduerak, 1. oinarrian jasotzen den bezala.

5.2. Oinarri hauen ondorioetarako, jarraian deskribatzen dira ekintza hautagarriak:

a) Ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko beste kultura-jarduera batzuk, honako eremu hauen barnean: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arkitektura, diseinua eta eskulangintza, barnean daudela diziplina anitzeko arte-jarduerak eta kultura eta arteak zientziarekin eta/edo jakintza tradizionalekin lotzen dituztenak.

b) Lurraldean zehaztapen praktikoa duten proiektuak, baldin esperimentazioa, ikerketa eta berrikuntza kulturala bultzatzen badute eragile anitzeko parte-hartzearen bidez (ideia-laborategiak, proiektuen prototipoak, diziplina arteko ekimenak edo sektore arteko aliantzak).

c) Ondare immateriala, egungo kulturarekin eta jardunbideekin lotuta.

d) Hezkuntza, transferentzia eta bitartekaritza artistiko eta kulturaleko jarduerak, teknologia berrien erabilera barne.

5.4. Bazter utziko dira oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzea behar bezala egiaztatzen ez duten proiektuen eskaerak.

5.5. Deialdi honen xede diren kultura-proiektuak eta -jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira, biak barne. Beraz, aldi horretan benetan egindako eta egiaztatutako gastuak baino ez dira diruz lagunduko.

6.–Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Laguntza horien kargura, eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28. artikuluaren arabera, lurralde bakoitzeko kultura-ekosistemari ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua egiten dioten proiektuak eta jarduerak finantzatuko dira.

6.2. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da deialdi honen 5.5 oinarrian araututako datetan egiten dena eta proiektua egiteari zalantzarik gabe erantzuten diona.

6.3. Diruz lagundutako gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

6.3. BEZa ez da inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko.

6.4. Deialdi honen ondorioetarako, hauek dira diruz lagun daitezkeen gastuak:

a) Zuzeneko kostuak.

1. Proiektu teknikoa. Proiektu teknikoko gastutzat jotzen dira dirulaguntza jasotzeko aurkezten den proiektua idazteko ardura duten profesionalen ordainsariak (hala nola, kultura-kudeaketan espezializatutako aholkularitza).

2. Proiektuaren parte diren arte- edo kultura-ikuskizunen ordainsarien gastuak. Gastu horiek honako hauen ordainsariei dagozkie: artistak, konpainiak, komisarioak edo 5.2.a) oinarrian ezarritako proiektuen esparruko beste edozein profesional.

3. Proiektua osatzen duten ikuskizunen eszenografiak diseinatzeko, sortzeko, produzitzeko, muntatzeko/desmuntatzeko eta instalatzeko kostuak. Eszenografiak sortzearekin lotutako gastuak dira, sortzen direnetik erakusten diren arte.

4. Programazioarekin lotutako zerbitzuen gastuak, hala nola zerbitzu tekniko eta osagarrienak eta dirulaguntzaren xedea gauzatzeko beharrezkoak diren beste zerbitzu profesional batzuenak.

5. Egile-eskubideen gastuak.

6. Ikerketa eta berrikuntzako, prestakuntzako, bitartekaritzako eta aholkularitzako gastuak, barne daudela neurketa-sistemak kontratatzeko, inpaktuak ebaluatzeko eta antzeko gastuak.

7. Proiektua osatzen duten ikuskizunak eta jarduerak erakusteko espazioak alokatzeko gastuak.

8. Diruz lagundutako proiektua osatzen duten jarduerak online edo streaming plataformetan hedatzeko gastuak.

9. Komunikazioa eta publizitatea on line edo off line egiteko gastuak, hau da, diseinu-gastuak, sustapen-materialak, publizitate-txertaketak eta abar.

10. Proiektuari lotutako langileak kontratatzeko gastuak.

11. Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

b) Zeharkako kostuak:

Hemen sartzen dira bai gastu orokor aldakorrak, pertsona edo entitate onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %10 baino gehiago.

6.5. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinak eta azpiegiturak eskuratzearekin, erabiltzearekin eta finantzatzearekin zerikusia duten guztiak, bai eta haien amortizazioak eta finantzaketak eragindako finantza-gastuak ere.

b) Edozein motatako material edo ekipo inbentariagarrien inbertsioak, konponketak eta erosketak.

c) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga.

e) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

f) Ordezkaritza, protokolo eta luxuzko gastuak, ez eta elikagaiak, otorduak, edariak eta antzekoak erostekoak ere.

g) Bidaien, ostatuaren, mantenuaren eta antzeko gastuak.

h) Ez dira onartuko laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak (autonomoa) berak egindako lanen gastuen fakturak.

i) Proiektua eskualdez gaindikoa bada, dirulaguntza honen ondorioetarako, Nafarroan sortutako eta egindako gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko moduko gastutzat.

j) Toki erakundeko berezko langileak, barne daudela toki erakundeen elkartekoak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko fundazio edo erakunde publikoetakoak ere.

7.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

7.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/dirulaguntzak-proiektuak-finantzatu-nahi-dituena-nafarroako-hiriguneetatik-kanpoko-kultura-eskaintza-zabaltzeko-eta-dibertsifikatzeko; beharrezkoa da ziurtagiri digitala edo gakoa edukitzea identifikatzeko.

Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak eskaera egiten duten pertsona juridikoen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoaren prozeduretarako harpidetza egin beharko da.

7.2. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

7.3. Pertsona/entitate eskatzaile bakoitzak gehienez bi proiektu aurkezten ahalko ditu.

7.4. Laguntzak eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Laguntza eskaera:

Pertsona eta entitate eskatzaileek eskaera (1 eranskina) behar bezala beteta eta titularrak edo baimendutako pertsonak sinatuta aurkeztu beharko dute, eta 1. eranskin horretan adierazitako dokumentazioa erantsi beharko dute:

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak:

–Ziurtagiri bat, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.

–Ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

2. Dokumentazio administratiboa:

a) Langile autonomoen araubide berezian alta emandako pertsona fisikoen edo pertsona juridiko pribatuen kasuan:

–Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

–Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

–Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

–Pertsona fisikoen kasuan, langile autonomoen araubide berezian alta emanda egotea, eta eskabidea aurkezteko unean kuota ordaindu izanaren egiaztagiria.

b) Toki erakundeen kasuan, barne daudela toki erakundeen elkarteak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko fundazio edo erakunde publikoen kasuan ere:

–Erakundearen idazkaritzako edo antzeko karguko arduradunak elektronikoki emandako eta sinatutako ziurtagiria, dirulaguntza eskatzeko organo eskudunak hartutako erabakia jasotzen duena.

–Eratze-estatutuak, sektore publikoko erakundeen kasuan, eta lehendakaritzak emandako ziurtagiria, dirulaguntza eskatzeko organo eskudunak hartutako erabakia jasotzen duena.

c) Eskabidea onuradun-talde batek aurkezten badu, 2. eranskineko dokumentua erabiliko da (Onuradunen elkartearen datu-orria). Entitate bakoitzari adierazi beharko zaizkio eskatutako laguntzaren zenbatekoa eta elkarteko kide bakoitzak gastua gauzatzeko bere gain hartutako konpromisoak; kide hori ere onuradun izanen da.

3. Dokumentazio teknikoa:

–Proiektuaren memoria tekniko zehatza, 3. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa. Memoria horrek modu argi eta laburrean jaso beharko ditu eranskin honetan berariaz jasotzen diren apartatuak, eta, besteak beste, honako hauek: udalerria edo udalerriak eta proiektua egiteko erabiliko den espazioa edo espazioak; sortutako edo lotutako enpleguaren zerrenda; elkarte- edo enpresa-ehunaren inplikazioaren zerrenda; proiektuan parte hartzen duten Nafarroako konpainien edo artisten zerrenda; osatzen dituzten jarduera edo jarduerak, haien deskribapena eta helburuak adierazita; bidezkoa bada, proiektuaren eskualdez gaindiko izaera, zerrenda horren deskribapen labur batekin; proiektua Nafarroako Kultura Eskubideei buruzko 1/2019 Foru Legearen printzipioetara egokitzen den adierazten duen zerrenda; proiektu bakoitza deialdi honen xedera eta printzipioetara egokitzen den neurtzeko balio duten irizpide teknikoen deskribapen zehatza, non, besteak beste, garbi deskribatzen baitira proiektuaren interesa, berezitasuna, garrantzia, berrikuntza-maila eta sendotasuna, bai eta sinergiak sortzeko dituen gaitasuna ere; orobat, garapena eta egutegiaren aurreikuspen bat, eta 9. oinarriko irizpideei jarraikiz proiektua ebaluatzeko balio dezakeen edozein informazio. Memoria horrek 25 orrialde izanen ditu gehienez, eta titularrak edo baimendutako pertsonak sinatu beharko du. Ezinbesteko baldintza izanen da behar bezala betetzea.

–Memoria ekonomikoa, 4. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa, non deskribatzen baitira BEZa duten eta ez duten gastuen kontzeptuak, bai eta proiektua gauzatzea ahalbidetuko duten finantzaketa-iturriak ere. Dokumentu horrek aukera eman behar du proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa egiaztatzeko, eta ezinbesteko baldintza izanen da aurkeztutako aurrekontuko gastuak eta diru-sarrerak orekatuta egotea.

7.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.–Prozedura izapidetzeko eta ebazteko faseak.

8.1. Aurretiazko ebaluazioa eta zuzenketa.

Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak izapidetuko ditu eskaerak. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko teknikariek aldez aurretik ebaluatuko dituzte aurkeztutako eskaerak, 8.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo erakunde eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

Onartzen diren eskaerak balorazio fasera pasatuko dira.

Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

8.2. Instrukzio organoa.

Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atala izanen da instrukzio organoa, eta ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpideen arabera.

Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, txosten baten bidez, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

Instrukzio organoak, proiektuak hobeki baloratzeko eta ebazpen proposamena eman aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen aholkularitza eta txosten teknikoak eskatzen ahalko ditu. Entitate eskatzaileekin loturarik ez duten aditu independenteek egin beharko dituzte txosten horiek.

8.3. Interes-gatazkak.

Iruzurra, ustelkeria, eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak indartzeari dagokionez, deialdi hau Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien planaren mende dago (23/2022 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko).

Administrazioaren zerbitzuko agintariak edo langileak abstenitzen ez badira aurreko apartatuan adierazitako egoeraren batean edo batzuetan daudenean, interesdunak errekusatzen ahalko ditu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala, errekusazioa idatziz zuzentzen ahalko zaio kontratazio organoari, mahaiburuari edota, kasuaren arabera, baita koordinazio eta jarraipen unitateari ere, errekusazioaren arrazoiak adierazita, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan. Errekusatuak biharamunean adieraziko dio bere nagusi hurrenari alegatutako arrazoia beragan betetzen den ala ez. Lehenengo kasuan, nagusiak ikusten badu errekusatzeko arrazoia betetzen dela, ordezkoa jartzea erabakiko du berehala. Errekusatuak errekusatze arrazoia ukatzen badu, nagusiak hiru eguneko epean ebatziko du, bidezko deritzen txostenen eta egiaztapenen ondoren.

Salaketarako berariazko kanala. Lizitazio prozedura honetan interes-gatazkarik dagoela jakiten duten pertsonek edo entitateek organo kontratatzaileari jakinarazi beharko diote, Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalaren bitartez, bitarteko elektronikoen bidez, zerbitzu horrek berariaz gaitu duen kanalaren bitartez, web helbide honetan: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/paginas/denan.aspx

8.4. SEMaren Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera, honako hauen berri ematen zaie eskatzaileei:

Dirulaguntzaren erregistroa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Foru Komunitateko Administrazioak eta SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek aukera izatea Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzakeen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko.

Informazioa trukatzea sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Estatuko araudian jasotako aurreikuspenen arabera.

9.–Proiektuen balorazioa.

9.1. Proiektuak baloratu ahal izateko, 3. eranskinean agertzen den memoria-ereduaren arabera egin beharko da eskaera.

9.2. Memoria ekonomikoa 4. eranskinean beteko da.

9.3. Gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari. Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek gutxienez 25 puntu lortu beharko dituzte irizpide teknikoetan.

9.4. Onartutako eskabideak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

IRIZPIDE AUTOMATIKOAK

60 PUNTU

1.–Proiektua zer udalerritan eginen den, hango biztanle kopurua (edo zati nagusia eginen den udalerrikoa, udalerri batean baino gehiagotan egiten bada).

6 puntu gehienez

a) 5.000 biztanle baino gutxiago

6

b) 5.001 eta 15.000 biztanle artean

4

c) 15.001 eta 30.000 biztanle artean

2

2.–Enplegua. Atal honetan alderdi hauek baloratuko dira: dirulaguntzaren xede den proiektuari lotuta entitate onuradunak sortzen duen enplegua eta dirulaguntzaren xede den proiekturako entitate onuradunari lotzen zaion enplegu zuzena (kontratua eta nomina dutenak).

6 puntu gehienez

a) Gehienez 3 langile

3

b) 4 langiletik 6 bitarte

4

c) 7 langile edo gehiago

6

3.–Emakumeen enplegua. Atal honetan alderdi hauek baloratuko dira: dirulaguntza honen xede den proiektuari lotuta entitate onuradunak sortzen duen emakumeen enplegua eta dirulaguntzaren xede den proiekturako entitate onuradunari lotzen zaion enplegu zuzena. Honako ehuneko hauek aurreko puntuari dagozkio ("Enplegua"):

4 puntu gehienez

a) Enpleguaren %25era arte emakumeena da

2

b) Enpleguaren %25etik %50ra bitarte emakumeena da

3

c) Enpleguaren %50 baino gehiago emakumeena da

4

4.–Proiektua (proiektuko jarduerak) 5.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerri batean edo batzuetan gauzatzea.

8 puntu gehienez

a) Proiektuaren (jarduerak) ≤ %25 gauzatuko da 5.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerri batean edo batzuetan. (gainerako ≥ %75a, 5.000 biztanletik gorako eta 30.000 biztanleko edo gutxiagoko herrietan).

2

b) Proiektuaren (jarduerak) ≤ %50 gauzatuko da 5.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerri batean edo batzuetan. (gainerako ≥ %50a, 5.000 biztanletik gorako eta 30.000 biztanleko edo gutxiagoko herrietan).

4

c) Proiektuaren (jarduerak) ≤ %75 gauzatuko da 5.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerri batean edo batzuetan. (gainerako ≥ %25a, 5.000 biztanletik gorako eta 30.000 biztanleko edo gutxiagoko herrietan).

6

d) Proiektuaren (jarduerak) %100 gauzatuko da 5.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerri batean edo batzuetan.

8

5.–Proiektua gauzatzen den udalerriko (edo udalerrietako) elkarte eta enpresa sarearen inplikazioa proiektuan. Sarean lan egitea:

8 puntu gehienez

a) Tokiko 2, 3 edo 4 eragilek parte hartzen dute proiektuan

5

b) Tokiko 5, 6 edo 7 eragilek parte hartzen dute proiektuan

7

c) Tokiko 8 eragilek edo gehiagok parte hartu dute proiektuan

8

6.–Nafarroako konpainien eta artisten parte-hartzea:

8 puntu gehienez

a) Programatutako konpainia eta artista guztien %20 eta %40 artean

3

b) Programatutako konpainia eta artista guztien %41 eta %60 artean

6

c) Programatutako konpainia eta artista guztien %61 baino gehiago

8

7.–Proiektuko jardueren kopurua:

6 puntu gehienez

a) Gehienez 2 jarduera dituen proiektua

1

b) 3 jardueratik 5 bitarte dituen proiektua

3

c) 6 jarduera edo gehiago dituen proiektua

6

8.–Proiektua zer espaziotan eginen den. Atal honetan alderdi hau baloratuko da: zer lotura duen proiektuak adierazpen aitortua duen kultur ondarearekin (atal bakoitzeko puntuazioen batuketa eginen da):

4 puntu gehienez

a) Proiektua gauzatzea Nafarroako Kultura Ondareari buruzko Foru Legean aitortutako babesen bat duen ondare higiezinaren elementu batean edo haren ingurune hurbilean

2

b) Nafarroako Kultura Ondareari buruzko Foru Legeari jarraikiz Nafarroan deklaratutako ondare immaterialari lotutako proiektua

2

9.–Eskualdez gaindiko izaera. Proiektua, Nafarroaz gain, beste autonomia erkidego batzuetan eginen den baloratuko da:

4 puntu gehienez

a) Proiektua autonomia erkidego batean egiten bada, Nafarroan egiteaz gain

2

b) Proiektua bi autonomia erkidegotan edo gehiagotan egiten bada, Nafarroan egiteaz gain

4

10.–Proiektua Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko 1/2019 Foru Legearen printzipioekin bat etortzea (atal bakoitzeko puntuazioen batuketa eginen da).

6 puntu gehienez

10.1. Barnean izatea herritarrek kultura eskuratzen edo bizitza kulturalean parte hartzen laguntzeko jarduerak:

a) Jarduera horien aurrekontua izatea diruz lagun daitekeen guztiaren %10 edo gehiago eta %30 baino gutxiago.

b) Jarduera horien aurrekontua izatea diruz lagun daitekeen guztiaren %30 edo gehiago.

2

3

10.2. Kultura aniztasuna, identitate kulturala, inklusioa eta belaunaldien arteko eta kulturen arteko harremanak sustatzeko jarduerak gehitzea:

a) Jarduera horien aurrekontua izatea diruz lagun daitekeen guztiaren %10 edo gehiago eta %30 baino gutxiago.

b) Jarduera horien aurrekontua izatea diruz lagun daitekeen guztiaren %30 edo gehiago.

2

3

IRIZPIDE TEKNIKOAK

40 PUNTU

a) Proiektua oinarri hauetan ezarritako helburu eta xedeetara egokitzea.

10 puntu gehienez

b) Memoria teknikoa, non deskribatuko baitira proposamenaren interesa, berezitasuna, garrantzia, berrikuntza maila eta sendotasuna, honako hauek baloratzeko: proiektuaren interesa, kalitate teknikoa, izaera berritzailea eta lurraldeko kultura ekosistemari ematen dion balio erantsia.

12 puntu gehienez

c) Proiektu parte-hartzailea eta eraldatzailea. Proiektuak eragileen artean sinergiak sortzeko duen gaitasuna baloratuko da. Izan ere, proiektuak eragile anitzen parte-hartzea eta sektore arteko aliantzak bultzatu beharko lituzke; prozesuak, ikerketa eta esperimentazioa lehenetsi beharko lituzke lurraldean bertan; eta bizitza kulturala eskuratzea eta horretan parte hartzea, inklusioa eta belaunaldien arteko eta kulturen arteko harremanak sustatu beharko lituzke.

12 puntu gehienez

d) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, horren bidez baloratu ahal izateko errealismoa, koherentzia eta baliabideen eta ezarritako helburuen arteko oreka, bai eta beste finantzaketa iturri publiko edo pribatu batzuek aurrekontuan duten pisua ere.

3 puntu gehienez

e) Proiektuaren mota guztietako eraginak neurtzeko eta ebaluatzeko tresnak txertatzea: eragin kulturala, ekonomikoa, soziala, demografikoa, lurraldekoa, bizi kalitatea, ingurumen jasangarritasuna eta beste batzuk.

3 puntu gehienez

10.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

10.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskabidea ezetsitzat joko da.

10.2. Dirulaguntza hau emateko prozedurako ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/dirulaguntzak-proiektuak-finantzatu-nahi-dituena-nafarroako-hiriguneetatik-kanpoko-kultura-eskaintza-zabaltzeko-eta-dibertsifikatzeko

Halaber, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, bere gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

10.3. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

11.–Entitate onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa ere bai, Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. eta 12.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Hemen deskargatzen ahal dira gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduak:

www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.

Toki erakundeak salbuetsita daude tramite hori betetzetik.

11.2. Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, honako eranskin hauek aurkeztu beharko dira:

–5. eranskina. Interes-gatazkarik ezaren adierazpena

–6. eranskina. Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen lagapenaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.

–7. eranskina. Erantzukizunpeko adierazpena, kudeatu beharreko eremuari eragiten ahal dioten SEEPean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzearekin eta ingurumenean inpaktu negatibo esanguratsuak saihestearekin loturikoa.

11.3. Laguntza emateko baldintza izanen da idatziz konpromisoa hartzea (8. eranskinaren arabera) beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela bermatu dadin, bat etorriz SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. zenbakiko e) letran eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren (EB, Euratom) 129. artikuluan ezarritakoarekin.

11.4. Gainera, entitate onuradunak honako hauek egin beharko ditu:

–Deialdi honetan diruz lagundutako proiektua egiteko erabiltzea laguntza, ez beste edozertarako.

–Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

–Xede bererako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortu bada, aipatu atalari horien berri ematea. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

–Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko, instrukzio organoaren adostasuna beharko da aurretik; organo horrek baimena emanen du baldin eta, kudeaketa organoaren ustean, ez badakar onetsitako proiektua funtsean aldatzea edo hirugarrenen eskubide babesgarriak kaltetzea.

–Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.5. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako betebeharrak.

1. Dagokien laguntza onartutakoan, entitate onuradunek Kultura eta Kirol Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartzen dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua betetzeko eskatzen zaizkien datuak eta informazioa eman beharko dituzte.

2. Mekanismoak ezarri beharko dituzte bermatzeko garatu beharreko jarduketak lagungarriak direla Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburu eta konpromisoak lortzeari begira, eta kasuan-kasuan beharrezkoa den informazioa emanen dute, plan horren adierazle, mugarri eta helburuen balioa zehazteko.

3. Irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorrita, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak gauzatzeko prozeduretan) ekiditeko ere.

4. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako dirulaguntzaren dokumentazioa gorde eta zaindu beharko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Bere gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta euskarri den dokumentazioa gordetzeko betebeharra.

Gorde beharko dituzte egindako jarduketaren eta jasotako funtsen erabilerari buruzko jatorrizko frogagiriak, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren neurrian. Kontabilitateko agiriak, erregistroak eta dirulaguntzaren baldintzak betetzearekin zerikusia duten gainerako agiriak gordetzeko betebeharra laguntza eman eta hamar urtez luzatuko da.

5. Entitate onuradunek men egin beharko diete Kultura eta Kirol Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

6. Entitate onuradunek bete beharko dituzte agintari eskudunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari loturik ezartzen dizkieten informazio- eta publikotasun-betebeharrak, eta, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34.2 artikuluan ezarritako informazio-, komunikazio- eta publikotasun-betebeharrak, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoa. Zehazki:

–Europar Batasunaren enblema.

–Batasunaren enblemarekin batera, testu hau ere jasoko da: «Europar Batasunak finantzatuta - NextGenerationEU».

–Honako logo hauek ere erabiliko dira: kontuan hartuko dira Batasunaren enblemaren arau grafikoak eta 821/2014 Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako kolore normalizatuak. Web-orri hau ere kontsulta daiteke: http://publications.europa.eu/code/es/es-5000100.htm eta hemen deskargatu enblemaren zenbait adibide: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es#download. Informazio-kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko eta jendearentzat irekitako leku batean jarri beharko dira

–Entitate onuradunei formatu elektronikoan emanen zaien «EKOSISTEMA KULTURA LURRALDEA» identitate grafikoa aplikatzea.

7. Entitate onuradunek aurreikusiko dituzte, alde batetik, "kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm printzipioa, DNSH) betetzen dela egiaztatzeko tresnak, eta, bestetik, printzipio hori ezartzen dela bermatzeko neurri zuzentzaileak, eta horren berri jasota utziko dute dirulaguntzaren justifikazio-memorian.

8. Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, entitate onuradunek Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

11.6. Entitate onuradunak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa emanen dio Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari, behar den aurrerapenarekin, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste baliabide batzuetan aldizka zabal dadin.

12.–Ordaintzeko moduak, epeak eta justifikatzeko modua.

12.1. Laguntzak ordainketa bakarrean emanen dira oro har, diruz lagunduko den proiektua amaitu ondoren eta Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena egin ondoan, baldin eta 2023ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, aurkezten badira ondotik zehazten diren egiaztagiriak eta agiriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) modu telematikoan aurkeztutako berariazko eskaera baten bidez, eskatutako dokumentazioarekin batera.

a) Eskabidea, azken likidazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

b) Eranskina (justifikazio ekonomikoa, 9. eranskina) Excel formatuan, gastua justifikatzeko prozesuari buruzko informazioa jasotzen duena.

Artxiboan, atal bakoitzean, eduki hauek sartu behar dira:

Fakturen zerrenda: diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori Excel formatuan igorriko da.

Finantzaketa iturriak: finantzaketa iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

c) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien faktura eta frogagiriak. Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuko artxibo batean sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita (bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak –hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak–, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri).

d) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduta. Entitateak gauzatutako proiektuaren bukaerako memoria aurkeztu beharko du. Bertan sakontasunez azaldu beharko da zenbateraino bete diren proiektuarekin batera aurkeztutako memoria teknikoan jasotako alderdiak. Memoria horretan eranskin bat ere jasoko da, diruz lagundutako proiektua garatu eta abian jartzeko prozesua irudikatzen duen argazki eta bideo erreportajearekin, proiektuaren izaeraren arabera.

e) Sustapenerako eta/edo publizitaterako elementu inprimatuak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) 3.2 oinarrian jasotako onuradunen elkarteen kasuan, onuradun bakoitzak justifikazio-kontu bat aurkeztuko du.

Elkarteak hitzarmen baten bidez garatu badu proiektua, gastuen justifikazioarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Alderdiek sinatutako hitzarmena.

b) Proiektuaren exekuzio nagusiaren ardura duen entitate onuradunaren izenean egindako fakturak, proiektuari lotutako gastuen kontzeptua eta zenbatekoa adierazita.

c) Proiektuaren exekuzio nagusiaren ardura duen entitate onuradunaren faktura, onuradunaren izenean egina, hitzarmenean ezarritako kostu-banaketaren arabera.

12.2. Konturako ordainketa.

Diruz lagundutako proiektua gauzatu bitartean, konturako ordainketa bakarra eskatzen ahalko da, aldez aurretik justifikatzen bada entitate onuradunak egin duela gutxienez diruz lagundutako jardueraren kasuan kasuko zatia. Ordainketa egiteko, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalaren aldeko txostena beharko da; horretarako baldintza izanen da honako dokumentazio hau aurkeztea 2023ko abuztuaren 31 baino lehen, egun hori barne:

a) Eskabidea eta eskatutako zenbatekoa.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, 10. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

12.3. Aurrerakina

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da. Aurrerakinaren zenbatekoa dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, hilabeteko epean emakidaren jakinarazpena egiten denetik hasita, aurrerakinaren eskaera aurkeztu beharko da, honako hau zehazten duen dokumentazioarekin batera: diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak, zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

12.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da.

12.5. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

12.6. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

13.–Dirua itzultzea.

Onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

14.–Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 30.000 euro gainditzen baditu obra exekuzioaren kostuaren kasuetan, edo 12.000 euro aholkularitzako edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

15.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

15.1. Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako edozein administrazio edo erakunde publikok edo pribatuk emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin. Nolanahi ere, argi eta garbi identifikatu beharko da gastuen trazabilitatea.

Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15.2. Nolanahi ere, onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu dituela jakinarazi beharko du, halakorik jaso duela jakin ondoren, eta, betiere, jasotako funtsak justifikatu aurretik. Horren ondorioz, emandako laguntzaren zenbatekoa murrizten ahalko da.

15.3. Dirulaguntza hauen onuradunek jasotako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuei buruzko informaziorik ez badago, dirulaguntza galtzen ahalko da edo hura itzuli beharko da.

16.–Arau hausteak eta zehapenak.

16.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

16.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

17.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

18.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

ERANSKINAK

Eskaera eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/dirulaguntzak-proiektuak-finantzatu-nahi-dituena-nafarroako-hiriguneetatik-kanpoko-kultura-eskaintza-zabaltzeko-eta-dibertsifikatzeko)

ESKAERA FASERAKO ERANSKINAK

1. eranskina.–Eskaera.

A 1.1. Eskaera.

A 1.2. Baldintzak betetzeari eta beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

A 1.3. Enplegu datuei eta Nafarroako konpainien/artisten eta tokiko elkarte edo enpresa ehunaren parte-hartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak.

2. eranskina.–Onuradunen elkartea eratzeko agiria.

3. eranskina.–Memoria teknikoa.

4. eranskina.–Memoria ekonomikoa.

EMAKIDA FASERAKO ERANSKINAK

5. eranskina.–Interes gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA).

6. eranskina.–Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena.

7. eranskina.–Konpromisoen adierazpena, jarduketak gauzatzeari buruzkoa.

8. eranskina.–Beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak ematea.

JUSTIFIKATZEKO/ORDAINTZEKO FASERAKO ERANSKINAK

9. eranskina.–Azken justifikazio ekonomikoa.

10. eranskina.–Konturako ordainketa eskatzea.

Iragarkiaren kodea: F2213166