213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

UE 4.4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua
eta aprobetxamenduaren %10 eskudirutan emateko hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 17ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen UE 4.4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta aprobetxamenduaren %10eko monetarizazio hitzarmena, ordezko zenbatekoa eskudirutan ordainduz, unitateko jabe guztiek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bargotan, 2022ko urriaren 18an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2213857