213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Birpartzelazio proiektuaren aldaketa UE1 unitatean. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko alkateak, 2022ko urriaren 18ko 130/2022 Alkate Ebazpen bidez hasierako onespena eman dio Lucio Zugarramurdi Tabernak, Xabier Zugarramurdi Alzurik eta Joseba Zugarramurdi Alzurik sustaturiko Birpartzelazio Proiektuaren aldaketari UE1 unitatean.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Arantzan, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2213789