213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L1B lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian
(15. azpieremuko 9. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L1B lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (15. azpieremuko 9. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 70.102.50 euro.

Proposamenak Arangurengo Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), 2022ko azaroaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2022ko urriaren 13an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2213617