213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Konpentsazio batzordearen estatutuak Arakilgo arau subsidiarioetako
U-26 exekuzio-unitatean, Etxarrenen. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, Alkatetzaren 2022ko urriaren 10eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Arakilgo arau subsidiarioetako U-26 exekuzio-unitateari dagokionez, Etxarrenen.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72.1.a) artikuluan ezarritakoarekin (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Halaber, hasierako onespena banan-banan jakinaraziko zaie jarduketa-sistemak ukitutako jabe guztiei.

Arakilen, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2213592