213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Etulaingo AD-2 unitateko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 13ko ebazpen baten bitartez, hasiera batez onetsi zen Anueko Udal Planeko AD-2 eremuaren birpartzelazio proiektu (Etulain, 9. poligonoko 19. lurzatia), Santiago Mariñelarena Ericek eskaturik.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearendako ordutegian, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.

Anuen, 2022ko urriaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2213628