213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Administrazio Orokorreko teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratazio-zerrendaren indarraldia luzatzea

2022ko urriaren 20an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 487/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"2016ko abuztuaren 26an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 354/2016 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, Administrazio Orokorreko teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratazio-zerrenda onartu zen, Iruñerriko Mankomunitatean gertatzen diren beharrei erantzuteko helburuarekin.

Ebazpen horren 3. atalean, zerrenda horretarako indarraldia gehienez ere 5 urterako ezarri zen.

Zerrenda horretan pertsona bakarra dago.

2020ko azaroaren 11n, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 605/2020 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, Zuzenbideko lizentziadunen zerrenda onartu zen, gero aldi baterako kontratatzeko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko lanpostuak betetzeko, erakundean gertatzen diren beharren arabera.

Ebazpen horren 3. atalean, zerrenda horretarako indarraldia gehienez ere 5 urterako ezarri zen, eta epe hori 2025eko azaroaren 11n amaituko da.

Ordezkapen-beharren eguneroko kudeaketak agerian urzi du zerrenda horiek erabili behar izatea, baina zerrendak ez dira nahikoak eta, horrenbestez, deialdi berriak egin behar dira, zerrenda berriak ezartzeko.

Eraginkortasunaren eta efizientziaren printzipioetan oinarrituta, ez da egoki jotzen prozedura berria egitea ordezkapenen zerrenda berri bat eratzeko, eta, hortaz, beharrezkoa da 354/2016 Ebazpenaren 3. atalean ageri den epearen indarraldia luzatzea, hartara, Aholkularitza Juridikoko lanposturako ordezkapenen zerrendaren indarraldiarekin bat etortzeko.

Era berean, beharrezko jotzen da, bi zerrenden indarraldia amaitu baino lehen, gerta litezkeen beharrei erantzuteko ordezkapenen zerrenda berriak egoteko beharrezkoak diren izapidetzeak gauzatzea.

IMren Estatutuen 20.9 artikuluaren arabera, lehendakariari dagokio langileak hautatzeko proben oinarriak onartzea.

Hori guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT

1. Administrazio Orokorreko teknikariaren lanpostua aldi baterako kontratatzeko zerrendaren indarraldia luzatzea 2025eko azaroaren 11 arte.

2. Eskatzea Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari, Administrazio Orokorreko teknikariaren eta Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratazio-zerrendaren indarraldiaren epe berri hau amaitu aurretik, zerrenda berriak egiteko, gertatzen diren kontratazio-beharrei erantzuteko.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Administrazio Orokorreko teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratazio-zerrendan dagoen pertsonari.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2022ko urriaren 21ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2214142