213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Akats zuzenketa, udaltzain-agente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 24an egin bilkuran, udaltzain-agente izateko bi lanpostu betetzeko deialdia onetsi zuen, eta hura 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an. Akatsa atzeman da deialdi horretan eta, beraz, hona hemen zuzenketa:

6.2 oinarriaren D epigrafean, "Laugarren proba: euskararen ezagutza", hau dioen tokian: "Proban 24 puntu lortzen ahal dira gehienez ere", honako hau behar du: "Proban 26,66 puntu lortzen ahal dira gehienez ere".

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Atarrabian, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2213812