213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, administrari-ofizialaren bost lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan. Onartuen behin-behineko zerrenda

Tafallako Udaleko alkatearen 2022ko irailaren 30eko ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizialaren bost lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdirako.

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 17an egin ohiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen onestea administrari-ofizialaren bost lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren oinarriak. Oinarri horiek 2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 23an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, alkateak onestea onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizialaren bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdirako. Ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Onartuak:

DEITURAK ETA IZENA

BALENZATEGUI ARBIZU ENRIQUE

BIURRUN SAMANIEGO MARÍA UJUÉ

ECHECÓN EZQUERRENA MARÍA JOSÉ

ELIZALDE DUQUE MARÍA CRISTINA

LAGUARDIA LLORENTE MARÍA JOSÉ

Baztertuak: ez dago izangai bazterturik.

Iragarkiaren kodea: L2213620