213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2712/2022 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gómiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María de Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola jaun-andreek maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (281/2022 prozedura arrunta). Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gómiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María de Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gómiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María de Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola jaun-andreek Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea (281/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea, eta honako hauei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: María José Aguayo Benito, Pablo García Moriones, María Teresa Huarte Yárnoz, Isabel Margarita Ochoa Navarro, María Asunción Gómiz Chazarra, María Elena Balado Margeli, Maite Olóriz Landa, Íñigo Oscáriz Martínez, Esther Gil Beorlegui, Eva María de Haro Rodríguez, Gema Martín Gimeno eta María Andueza Sola jaun-andreak.

Iruñean, 2022ko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213998