213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproba bidez osatzeko deialdia.
Izangai onartuen behin betiko zerrenda

2022ko urriaren 19an, Araizko Udaleko alkateak, Jose Manuel Zubillaga Muguerzak, 2022/45 Ebazpena eman zuen:

Araizko Udalak 2022ko ekainaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 2koa), izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (D mailarekin/taldearekin parekatua) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Araizko Udalak 2022ko abuztuaren 18an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2022ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 30ekoa) oinarrien aldaketak eta zuzenketak egin ziren.

Alkatearen 2022ko irailaren 19ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 29koa).

Bidezko da orain deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, ebatzi da:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Eranskin moduan zehazten da zerrenda.

2. Euskara proba azaroaren 4an eginen da, ostirala, 9:30ean hasita, Araizko udaletxean (Arribe-Atallun). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dira. Azterketara agertzen ez dena edo arestian aipatutako agirietako baten bidez bere nortasuna egiaztatzen ez duena probatik baztertua geldituko da.

3. Oposizioko lehenengo ariketa (teorikoa) azaroaren 16an eginen da, asteazkena, 9:30ean hasita, Araizko Udaletxean (Arribe-Atallun). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dira. Azterketara agertzen ez dena edo arestian aipatutako agirietako baten bidez bere nortasuna egiaztatzen ez duena probatik baztertua geldituko da.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ebazpen hau argitaratzeko agintzea.

ERANSKINA

–Onartutako pertsonen zerrenda:

ALMIRANTEARENA LEGAZ, JAVIER

GARCIA ETXETXIPIA, MIKEL

GARMENDIA IRIARTE, ARKAITZ

GOROSTIDI MÚGICA, URKO

HUARTE ESTANGA, JOSE MARIA

HUIZI GOIKOETXEA, GARIKOITZ

LEGARRA BEUNZA, ENEKO

MITXELENA SAN SEBASTIAN, ANGEL

POO AZCONA, ASIER

SARASA TOLOSA, XABIER

SATRUSTEGUI GOROSTEGUI, IÑAKI

ZUBELDIA ZABALA, ARATZ

–Baztertutako pertsonen zerrenda:

GOÑI ARAMENDIA, MIREN

Araitzen, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, José Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2214059