213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Jorge Dinis Gasparrek sustaturik.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea

Espedientearen kodea

0001-0225-2022-000009

Hasiera eguna

2022/9/29

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez dago sartua

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina, 9.3.b)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina, 6.6.b)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

JORGE DINIS GASPAR

Zentroaren zenbakia

3116709016

Tokia

3. poligonoa, 173. eta 174. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 598.129,000 eta Y: 4.720.938,000

Udalerria

MENDIGORRIA

Proiektua

Zerri-gizendegia 7200 bururentzat

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2022ko urriaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2213834