213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

432/2022 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hezkuntza-ituna luzatzen baita 2022-2023 ikasturtera, 2022ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin. Ituna itunpeko ikastetxe hauetarako da, Haur Hezkuntzan: Berako Jesusen Bihotza eta Vianako Erentzun Ikastola; eta Batxilergoan, berriz, hauetarako: Lizarrako El Puy ikastetxea, Iruñeko Santo Tomás ikastetxea eta Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxea.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 13an eman 150/2022 Ebazpenaren bidez ebazten da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, ikastetxeen matrikula ikusita eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak egin ondoren, txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazten du 2022/2023 ikasturterako itun-unitate gehigarri hauek eman behar direla aldi baterako: bat, Haur Hezkuntzan, Berako Jesusen Bihotza ikastetxerako (horrela, bi unitate itundu izanen ditu); bat Haur Hezkuntzan, Vianako Erentzun Ikastolarako (horrela, hiru unitate itundu izanen ditu); bi, Batxilergoan, Iruñeko Santo Tomás ikastetxerako (horrela, lau unitate itundu izanen ditu); 20 irakastordu gehiago esleitzea, Batxilergoan, Lizarrako El Puy ikastetxerako; eta 52 irakastordu gehiago esleitzea, Batxilergoan, Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxerako. 2022ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek esleitzea aldi baterako, 2022/2023 ikasturterako: itun-unitate gehigarri bat, Haur Hezkuntzan, Berako Jesusen Bihotza ikastetxerako (horrela, bi unitate itundu izanen ditu); itun-unitate gehigarri bat Haur Hezkuntzan, Vianako Erentzun Ikastolarako (horrela, hiru unitate itundu izanen ditu); bi itun-unitate gehigarri, Batxilergoan, Iruñeko Santo Tomás ikastetxerako (horrela, lau unitate itundu izanen ditu); 20 irakastordu gehiago, Batxilergoan, Lizarrako El Puy ikastetxerako; eta 52 irakastordu gehiago, Batxilergoan, Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxerako. Ebazpen honek atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu 2022ko irailaren 1etik.

2. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da, ituna berritzeko guztizko zenbatekoaren barruan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunei. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 30ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2213528