213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

431/2022 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpena, onesten duena Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzea, 2022-2023 ikasturterako. Aldaketa horiek atzeraeragina izanen dute 2022ko irailaren 1etik.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, azterturik: abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, EDUCAN jasota dagoen matrikulazioa eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostenak, txosten bat aurkeztu du apirilaren 13ko Itunak aldatzeari buruzko 149/2022 Ebazpenean eginiko aldaketei buruz. Aldaketa horiek atzeraeraginezko ondorioak izanen dituzte 2022ko irailaren 1etik hasita.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako ikastetxe hauetan, 2022-2023 ikasturterako ituna honela aldatzea aldi baterako, 2022ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin:

–Lehen Hezkuntza:

  • Santa Ana ikastetxea, Lizarra: 12 irakaskuntza-ordu gehiago esleitzen dira.
  • La Milagrosa ikastetxea, Lodosa: 12 irakaskuntza-ordu gehiago esleitzen dira.
  • Anunciata ikastetxea, Tutera. 23 irakaskuntza-ordu gehiago esleitzen dira.

2. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da, ituna berritzeko guztizko zenbatekoaren barruan.

3. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 30ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2213518