212. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-P-753

Eliseo Izcue Paternáinek eskatu du bere izenean dagoen kontzesio baten ezaugarriak aldatzea; kontzesio hori Ebroko arroaren Ur Erregistroan A ataleko 86. liburuko 85. orrian inskribatuta dago, eta haren datuak www.chebro.es web orrian kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da lur ureztagarrien eremua 5,1697 hektarea handitzea, Deierriko udal mugartean (Nafarroa) 20. poligonoko 269. lurzati ureztagarria erantsiz, inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak aldatu gabe. Aldaketaren ondoren aprobetxamenduak 8,4097 hektarea hartuko ditu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urriaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2213568