212. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

77/2022 EBAZPENA, urriaren 20koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Murchanteko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 22ko 60/2022 Ebazpenaren bidez, Murchanteko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2022ko urriaren 18an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Murchanteko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2022ko urriaren 18ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Murchanteko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Murchanteko Udalari igortzea.

Iruñean, 2022ko urriaren 20an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2213997