211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2021-A-20

Viscofan SA eta Viscofan España SLU enpresek, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluaren arabera, proiektuen lehiarako izapidea eskatu dute Uren Erregistroko A ataleko 16. liburukiko 95. orrian inskribatutako aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzen hasteko, honako hauen arabera:

Eskatzailea: Viscofan SA eta Viscofan España SLU.

Aprobetxamenduaren erabilera: industria-erabilerak.

Eskatutako ur emaria: Gehieneko emaria: 194,44 l/seg.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Udalerria: Kaseda (Nafarroa).

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak.

Gerora egindako eskaerak ez dira izapidetuko, baldin eta berekin badakarte hasierako eskaeran adierazitako emaria halako bi baino gehiago erabiltzea. Horrez gain, eskatzaileak eskatu nahi baldin badu finkatutako muga baino handiagoko emaria, baliatu ahal izanen du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako izapidetzea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, 10:00etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak ager daitezke bertara; beraz, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko neurriak aplikatzearren, bertaratuko direla berretsi beharko dute posta elektroniko bat superficiales@chebro.es helbidera igorriz, eta bertan adierazi goiburuan agertzen den espediente zenbakia. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Zaragozan, 2022ko irailaren 30ean.–M.ª Cruz Pintor Ruano, Jabari Publiko Hidraulikoaren Kudeaketa Arloko burua.

Iragarkiaren kodea: E2213440