211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Cadreita, Milagro eta Alesbes udalerriak onartzea uraren goi-hornidurako zerbitzuan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 6an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cadreita, Milagro eta Alesbes udalerriak onartzea Mairagako Mankomunitateko kide gisa, uraren goi-hornidurako zerbitzua emateari dagokionez.

Erabaki horri jarraikiz, udalerri horien onarpena jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Aldi hori bukatutakoan, erreklamaziorik ez badago, onarpena behin betikoa izanen da.

Tafallan, 2022ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2213446