211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2022ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea usadiozko toki entitatea osatzen duten udal eta kontzejuek (Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Dorrao, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Unanu eta Uztegi), 2022ko urriaren 7an egindako Batzar Nagusian, 2022ko tasa eta prezio publikoak hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lakuntzako iragarki-taulan argitaratzea.

Onespenaren iragarkia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lakuntzako iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, erabaki hori behin betikoz onetsitzat joko da, eta borondatez ordaintzeko epea 2022ko abenduaren 30ean amaituko da.

2022. URTERAKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK

Aralar mendian auzolana egiten ez den egun bakoitzagatik: 30,00 euro.

Ezarri beharreko fidantza, pistan sartzeko eta horren giltza eskuratzeko baimen bakoitzagatik: 60,00 euro.

Urteko kanona, abeltzain ez diren bizilagunak pistan sartzeko eta horren giltza eskuratzeko: 35,00 euro.

Ehiza denboraldiko kanona, pistan sartzeko baimena ematen duen txartel bakoitzagatik: 50,00 euro.

Ehiza denboraldiko kanona, txartel bakoitzagatik: 35,00 euro.

Aralar mendiko egur lote bakoitzagatik: 20,00 euro.

Mendi-larretik "PAC"erako Ha bakoitzagatik: 1,00 euro.

Mendi-larreko behi bakoitzagatik: 3,00 euro.

Mendi-larreko behor bakoitzagatik: 3,00 euro.

Mendi-larreko ardi bakoitzagatik, sarnaren aurkako derrigorrezko bainua barne: 1,00 euro.

Lakuntzan, 2022ko urriaren 7an.–Batzarburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2213644