211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Alepo pinuaren (Pinus halepensis) 12.055 oineko baso-aprobetxamendurako enkante publikoa, Esako herri-basoko "Solano" eta "Valmayor" alderdietan.

Honako baso-aprobetxamendu hau atera da enkante publikora, plegu itxiko prozeduraren bidez:

Lote bakarra.–Alepo pinuz osatua, 648 metro kubikoko bolumenarekin. Hasierako prezioa: 13.284 euro (BEZa kanpo).

Baldintza ekonomiko-administratiboen agirian agertzen diren ereduen araberako proposamenak eta 265,68 euroko behin-behineko fidantza aurkeztu behar dira Esako udaletxean 2022ko azaroaren 17ko 12:00ak baino lehen. Pleguak azaroaren 21ean irekiko dira, 10:00etan, Esako Udalean.

Baldintza ekonomiko-administratiboak eta baldintza tekniko partikularrak Idazkaritzan daude interesdunen eskura (secretaria@yesa.es), 948884015 telefono zenbakia.

Esan, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2213769