211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trafikoari itxitako pistak erabiltzeko, Erriberako autoeskolek ibilgailuak gidatzeko maniobra edo trebetasun praktikak egin ditzaten

Udalak, 2022ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantza, zeinak indarra hartuko baitu haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera.

Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2022ko urriaren 11n.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2213610