211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Padel pistaren instalazioak erabiltzeko arauak. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urriaren 10ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Tebasko Kontzejuaren padel pistaren instalazioak erabiltzeko arauak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 315. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, delako espedientea Kontzejuaren bulegoetan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratu ondotik, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tebasen, 2022ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2213597