211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2023rako zerga-tasak

Udalak, 2022ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen besteak beste:

"1. Onestea ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak:

–Lurraren kontribuzioa: % 0,20.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,70ari eusten zaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko 1,27ko indizeari eusten zaio.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza:

a) Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizientea izanen da sortze-aldi bakoitzerako ezarritako gehienekoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikulua), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

b) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa hauek finkatzea, indarra hartuko baitute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik:

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 3 urtekoa edo laburragoa bada: % 15eko karga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 4 urtetik 15 urtera bitartekoa bada: % 25eko karga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 16 urtekoa edo luzeagoa bada: % 15eko karga-tasa.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai eta Udaleko iragarki-taulan ere, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ulertuko da behin betiko onetsi dela, eta irmoa izanen da administrazio bidean; iragarki honek 325.1 artikuluaren bukaeran ezarritako kontsiderazioa izanen du.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1.–Hilabeteko epean, behin betikotzat jo eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, behin betikotzat jo eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, behin betikotzat jo eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)".

Sesman, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2213687