211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Legeztatzea nekazaritzako makinen biltegiaren eta intxaurren lehortegiaren jarduera

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Edurne Palacios Andrés.

Jarduera: legeztatzea nekazaritzako makinen biltegia eta intxaurren lehortegia.

Tokia: 4. poligonoko 33. lurzatia (Kale Nagusia 154).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2213685